Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko ekainaren 2koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, joan den maiatzean Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 2koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, joan den maiatzean Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4079
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/06/02
  • Argitaratze-data: 2015/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliz, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikulua aintzat hartuta zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak honako hau

Lehenengoa. Elkarteen Erroldan joan den maiatzean inskribatu diren elkarteen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren moduan. Eranskin horretan, elkartearen egoitza, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena. Erroldak duen funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez gero, erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak argitaratzea, erakunde horien egoeraren berri guztiek izan dezaten. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edo inorekiko ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, II., III., IV., V. eta VI. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 2a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik