- 1270/2015 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, deialdia egiten duena lehiaketaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Irakaskuntza Unitateko Obstetriziako eta Ginekologiako Erizaintzaren (emaginen) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1270/2015 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, deialdia egiten duena lehiaketaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Irakaskuntza Unitateko Obstetriziako eta Ginekologiako Erizaintzaren (emaginen) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 185
- Hurrenkera-zk.: 4074
- Xedapen-zk.: 1270
- Xedapen-data: 2015/06/12
- Argitaratze-data: 2015/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Obstetriziako eta Ginekologiako Erizaintzaren (emaginen) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak bete beharra egonda, deialdi honetan aplikatu behar dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 12tik 18ra bitarteko artikuluak eta, bestetik, dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa. Deialdian aurreikusitakoaren arabera, aipatutako dekretuaren 18.3 eta 24.3.b) artikuluetan eta laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako ordainsari indibidualak aurrekontuen legeak jasotzen dituen baliabideei jarraikiz, dagozkien ordainsari-kontzeptuan gauzatu ahal izango dira. Ordainsariok, zehatz eta eraginkortasunez gauzatuko dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak erabakia ezartzeko emandako ebazpenean zehazten duen egunetik aurrera.
Honako lau xedapen hauei jarraikiz, hau da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau komuneko 28. artikuluan xedatutakoa, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua, Zuzendaritza Nagusiak erabaki du lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoaren deialdia iragartzea, oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
Xedea.
Deialdi honen xedea da: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Obstetriziako eta Ginekologiako Erizaintzaren (emaginen) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketako Buruzagitzaren eginkizunak betetzea; hain zuzen, lanpostu bati berariaz esleituta ez daudenak. Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, gutxieneko dedikazioa lanaldiaren % 10 izango da. Deialdi honen xedeko Ikasketako Buruzagitzaren eginkizunen dedikazio-araubidea hilean 28 ordukoa izango da.
Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
Emagin gisa, plazadun finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) Osakidetzan.
Gutxienez, lau urteko esperientzia B1 lanbide-taldean.
Zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran egotea.
Merezimenduen baremoa (gehienez, 100 puntu).
Merezimenduen balorazioak bi fase izango ditu:
Proiektua eta haren defentsa (gehienez, 50 puntu).
Hautaketa Batzordearen aurrean, proiektu-memoriaren jendaurreko azalpen esplikatzailea egitea izango da, kasuan kasuko Ikasketako Buruzagitzaren kudeaketari buruzkoa, eta hautagaiekin elkarrizketa bat egitea.
Merezimenduen balorazioa (gehienez, 50 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:
Esperientzia giza taldeen kudeaketan (gehienez, 10 puntu).
Gainbegirale gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
Erizain ondoko gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
Zuzendari gerente, Erizaintzako zuzendari edo zuzendariorde gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1250 puntu.
Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu-erakundeetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lanean emandako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Esperientzia klinikoa (gehienez, 10 puntu).
Diplomadun sanitario gisa emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko, lanbide-talde honetako edozein lanpostu funtzionaletan. (0,05 puntu).
Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu-erakundeetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainontzeko estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lanean emandako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Irakaskuntza eta ikerkuntzako esperientzia (gehienez, 10 puntu).
Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 5 puntu).
Diplomatura Sanitarioko irakasle titularra (urteko): 0,5000 puntu.
Diplomatura Sanitarioko irakasle elkartua/laguntzailea (urteko): 0,2500 puntu.
Diplomatura Sanitarioko praktiketako tutore arduraduna (urteko): 0,5000 puntu.
Ikerketako jarduera (gehienez, 5 puntu).
Doktore-titulua: 1,0000 puntu.
Ikerkuntzako nahikotasuna/DEA: 0,7500 puntu.
Ikerketa-proiektuak (ikertzaile nagusia): 0,2000 puntu proiektuko.
Ikerketa-proiektuak (ikertzaile laguntzailea): 0,1000 puntu proiektuko.
Sariak eta goraipamenak ikerkuntzari: 0,1000 puntu sariko.
Biomedikuntzaren eremuko patenteak eta ereduak: 0,2000 puntu erregistratutako patente edo eredu bakoitzeko.
Ikasketako Buruzagitzaren, prestakuntza espezializatuko tutoretzaren, koordinazioaren edo irakaskuntzaren lankidetzaren edo laguntzaren eginkizunetan izandako esperientzia. (Gehienez, 10 puntu).
Emandako zerbitzu-hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
Irakaskuntzako Batzordearen partaidetza (gehienez, 10 puntu); kasuan kasuko bileren akten bidez edo Irakaskuntzako Batzordeko buruaren agiriaren bidez egiaztatuta, 0,2500 puntu parte-hartze bakoitzeko.
Euskararen ezagutza (gehienez, 10 puntu).
Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.
Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesatuek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusira bidali behar dituzte eskabideak (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz), 20 egun balioduneko epean, ebazpen honen iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusira bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazioa honako hauek osatuko dute:
NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
Funtzionario edo estatutupeko langile-izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.
Ikasketako Buruzagitzaren Kudeaketako Proiektu-memoria; deialdi honen xedeko eginkizunena, alegia.
Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
Ez dira ziurtatu behar izango CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
Hautaketa Batzordea.
Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketa Batzordea.
Hautaketa Batzordea eratuko da, 5 kidek osatuta: batzordeburua, idazkaria eta 3 batzordekide.
Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordea izango da batzordeburua.
Erizaintzako zuzendari bat, Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetakoa.
Euskal Autonomiako Erkidegotik kanpoko emaginen prestakuntza espezializatuko ikasketa-burua.
Irakaskuntzako unitatearen izendapena duen emagin-tutore onetsi bat.
Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko zerbitzu-burua.
Giza Baliabideetako Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari gisa jardungo duena.
Hautaketa Batzordeko saio bakoitzean hari dagokion akta jasoko da. Aktan, hauek jaso behar dira: hautagaien izenak, baremazio-irizpideak, merezimenduen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak, eta guztira lortutako puntuazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, Hautaketa Batzordeak izendapenaren proposamen bat aurkeztuko dio zentroko gerenteari, eta, horrek izendatuko du aukeratutako hautagaia, proposamena kontuan hartuta. Zentroko zuzendari gerenteak zuzendari nagusiari emango dio izendapenaren berri, jakinaren gainean egon dadin.
Hautatzeko prozedura.
Hautaketa Batzordeak dokumentazioa baloratu behar du, betiere, hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztuta.
Ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdiaren iragarkia EHAAn iragartzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.
Hautagaiak baloratutakoan, eta balorazio horren arabera, proposamena gora bideratuko da, dagokion izendapena formalizatzeko. Aurretiaz txostena eginda, Baloraziorako Batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatu diren baldintzak betetzen ez badituzte.
Prozedura amaitzeko ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean, behintzat.
Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, eremu publikoan, prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruak egindako lanen aitorpena, dagokion mailaren aitorpenean adieraziko da karrera profesionalean, aipatutako aginduan xedatuta dagoen moduan, baita hautaketa- eta horniketa-prozesuetan ere.
Ordainsarien eraginkortasuna.
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, izendapenaren ondorioz sortutako ordainsari indibidualak ez dira inolako ordainketa-kontzeptutan gauzatuko, Osakidetzako zuzendari nagusiak erabaki hori hartzeko ebazpena ematen ez duen bitartean eta argitaratzen ez den bitartean, aipatutako dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat.
Ikasketa-buruaren errendimenduaren aldian behingo ebaluazioa.
Osasun-lanbideak antolatzeko den azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ikasketa-buruei dagozkien eginkizunen jarduerek kudeaketa klinikoen eginkizunen izaera izango dute, eta, ondorio zuzen gisa, jarduera eta emaitzen aldian behingo ebaluazioa izango dute.
Hautaketa Batzordea sortzeko prozedura berari jarraituz eratuko den beste batzorde batek egingo du ebaluazio hori, lau urtean behin; eta, kasua bada, erabakia hartuko du ikasketa-buruak eginkizunak burutzen jarraituko duen berresteko edo, aldiz, eginkizun horiek kentzeko. Ebaluazioak aintzat hartuko du zentro edo unitateko plan estrategikoan eta irakaskuntzaren kalitateko kudeaketako planean jasotako helburuak bete ote diren.
Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 1926/2015 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita honako hautaketa-prozesu honetarako batzordea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakun
- Ikus: 2144/2015 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Ivone Ordorica Navascues andreari esleitzen zaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren barruan Irakaskuntza Unitateari dagozkion Prestakuntza S


