Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko uztailaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Elantxobeko portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimena ematen duena, ukatzen duena eta itxarote-zerrenda eratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Elantxobeko portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimena ematen duena, ukatzen duena eta itxarote-zerrenda eratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3538
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/20
  • Argitaratze-data: 2015/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2015eko apirilaren 30ean argitaratu zen EHAAn Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2015eko apirilaren 20ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Elantxobeko portuan profesional ez diren aisia-ontziak amarratzeko aldi baterako baimena emateko deialdi publikoa egin zen.

Bigarrena. Ebazpenaren aurrekarietan adierazten da, baimen horiek emateko prozedura jasota dagoela Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei lotuneak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen da.

Hirugarrena. Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduko 9.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria) lotuneak esleitzeko ebazpen arrazoitu bat emango du, aurreko artikuluko irizpideetan oinarrituta. Ebazpen horrek, kasuaren arabera, erabaki hauetako bat jasoko du:

  1. Eskatutako baimena ematea.

  2. Eskatutako baimena ukatzea, baldin eta eskatzaileak ezarri zaizkion baldintzak betetzen ez baditu.

  3. Baimena eskatu duenak hura eskuratzeko eskakizun guztiak bete arren, hari emateko moduko lotunerik libre ez dagoenean, eskaera dagokion itxarote-zerrendan sartzea, hurrenkera zenbakia zehaztuta.

    Laugarrena. Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 10.4. artikuluan honako hau dio: «itxarote-zerrenda beti irekita izango da, harik eta deialdi berria egin arte, eta eskaera berriak noiznahi onartu ahal izango dira. Eskaera horiekin batera Agindu honen 4.2 artikuluan eskaturiko agiriak aurkeztu beharko dira, eta horiei ere lotuneak esleitzeko garaian 8.b artikuluan aurreikusitakoak aplikatuko zaizkie. Eskaera berriak ere Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpenaren bidez sartuko dira itxarote-zerrendan» (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria).

    Bosgarrena. Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 9.4. artikuluan adierazitakoaren arabera, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste portu edo portu-instalazio batean ontzi berarentzat lehendik ere lotunea erabiltzeko baimena duenari ez zaio lotunerik esleituko, salbu eta, deialdi jakin horretan eskainitako lotuneen kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada».

    Seigarrena. Portu-jardueren erregelamenduak, urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartuak, 3. artikuluan oraingo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ematen dio portuen antolaketa, kudeaketa eta kontrola egiteko eskumena portuko zerbitzuetan, hau da, azken finean Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan eta portu-instalazioetan garatzen diren jarduera guztiak.

    Aurretik esandakoarekin bat etorriz, ikusita portuko lurralde zerbitzuak egindako proposamena, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzional ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14. 1. m) artikuluek Zuzendaritza honi ematen dizkion ahalmenak baliatuta, hau

Lehenengoa. I. eranskineko zerrendan jasota dauden eskatzaileei amarratzeko egindako esleipenak onartzea, II. eranskineko baldintzen arabera.

Bigarrena. III. eranskineko zerrendan jasota dauden eskariak ukatzea.

Hirugarrena. Ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako itxarote-zerrenda onartzea. Zerrenda hori 2015eko uztailaren 17an egina da.

Laugarrena. Hamar eguneko epea ematea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko instalazio edo portuetan deialdi honetako amarratzeko puntuak itsasontzi berbererako erabiltzeko baimena lortu duten esleipendunei, hain zuzen ere agindutako epean Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari jakinarazi diezaioten amarratzeko baimena duten puntuetatik zeini egiten dioten uko.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraioetako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 20a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.