Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko uztailaren 22koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015eko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 22koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015eko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3456
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/22
  • Argitaratze-data: 2015/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bitartez, Gaztemundu programaren 2015eko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa batzordea 2010eko otsailaren 25eko deialdi ebazpenean izendatu zen. Aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan hartuta aztertu eta baloratu ditu eskaerak batzorde horrek eta esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe

Lehenengoa. Ebaluaketa Batzordeak 2015eko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena. Deialdi honetatik atzera botatzea II. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena. Ordezkoen zerrenda bat ezartzea abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez. Zerrenda hori III. eranskinean jasotzen da.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 22a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.