- EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorkuntza, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorkuntza, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 3627
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/24
- Argitaratze-data: 2015/08/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorkuntza, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda aipatutako aginduaren 9. artikuluak xedatzen duela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horietako kideak izendatzea eta batzordeen osaera argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.
Film laburren produkzioaren modalitatean balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Begoña Vicario Calvo andrea
Arantza Ibarra Basañez andrea
Angel Burgaña Aldarondo jauna
Alberto Arizkorreta Gurutzeaga jauna
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako Teknikaria).
Proiektuen garapena eta zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak, berriz, kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Elena Manrique Pascual andrea
Coro Odriozola Sagastume andrea
Vanesa Fernández Guerra andrea
Begoña del Teso Feijoo andrea
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 24a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


