- EBAZPENA, 2015eko uztailaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015.urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat emango eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordeko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko uztailaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015.urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat emango eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordeko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 3483
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/27
- Argitaratze-data: 2015/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aztertuta geratu da 2015.urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen 2015eko uztailaren 14ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena.
Kontuan izanda aipatuta aginduaren 10. artikuluak, alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.
Horiek horrela,hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).
Batzordekideak:
Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).
Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordean idazkari jardungo duena.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 27a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


