Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko uztailaren 27koa, Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Bergara udalerriko «Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 aireko 132 kV-ko (zirkuitu bikoitza) linea elektrikoaren 57. euskarria aldatzeko proiektua» izeneko instalazioa baimendu, exekuzio-proiektua onartu eta instalazioa onura publikokoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 27koa, Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Bergara udalerriko «Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 aireko 132 kV-ko (zirkuitu bikoitza) linea elektrikoaren 57. euskarria aldatzeko proiektua» izeneko instalazioa baimendu, exekuzio-proiektua onartu eta instalazioa onura publikokoa dela deklaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3885
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/27
  • Argitaratze-data: 2015/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erreferentzia: RI-20-24062/AT-H-2014-60.

  1. Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk aurrerantzean, Iberdrola; helbidea: Erandioko Ribera de Axpe kalea, 5 honako eskaera hauek egin zituen 2014ko azaroaren 14an: Bergara udalerriko «Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 aireko 132 kV-ko (zirkuitu bikoitza) linea elektrikoaren 57. euskarria aldatzeko» proiektuari administrazio-baimena ematea, onura publikokoa dela deklaratzea eta exekuzio-proiektua onartzea. Eskabidearekin batera, proiektu teknikoa aurkeztu zuen Iberdrolak.

  2. Jendaurrean erakusgai jarri dira, hogei egunez, delako proiektua eta aipatu enpresaren arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE); eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

  3. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen arauzko epean Bergarako Udalaren iragarki-taulan, 2015eko maiatzaren 25eko GAOn, 2015eko maiatzaren 28ko EHAAn eta 2015eko maiatzaren 20ko «Diario Vasco» egunkarian.

  4. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2015eko maiatzaren 11n dagokion separata bidali zitzaion Bergarako Udalari eta eskatu zitzaion proiektuaren alde ala kontra zegoen adierazteko, eta, kasua izanez gero, baldintza teknikoak ezartzeko; 2015eko ekainaren 16an berriz igorri zitzaion eskari hori. Bergarako Udalak proiektuarekin ados zegoela erantzun zuen eta baldintza teknikoak ezarri zituen.

  5. Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUri Bergarako Udalak ezarritako baldintzen berri eman zitzaion, eta enpresa hauekin bat etorri zen.

  6. Proiektua jendaurrean zegoen bitartean partikularrek ez zuten alegaziorik aurkeztu.

  1. Ezarritako arauzko izapideak bete dira espedientean, honako arauetan ezarritakoaren arabera: abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretua, Instalazio elektrikoen garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta energia elektrikoaren instalazioen baimen-prozedurak arautzen dituena; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-18ko BOE), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea, eta horiekin bat datorren gainerako legedia.

  2. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

  1. Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUri Bergara udalerrian honako proiektu honi dagozkion instalazioetarako: «Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 aireko 132 kV-ko (zirkuitu bikoitza) linea elektrikoaren 57. euskarria aldatzeko proiektua». Halaber, onartzea exekuzio-proiektua, zeinak honako ezaugarri nagusi hauek baititu:

    Egikaritzea: 57 euskarria aldatzea, dagoen egoera txarra dela-eta. Euskarri berria zaharraren ondoan ezarriko da. Euskarri mota: 12E140, amarratze funtzioa duena.

    Eraistea: behin 57. euskarria instalatu ondoren, euskarri zaharra kendu egingo da.

  2. Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea; deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

    Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.

  1. Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

  2. Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

  3. Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

  4. Ebazpen honek ez dakar berekin obrak egiteko udal, probintzia edo bestelako baimenak edo lizentziak lortu behar ez direnik. Izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarrenen eskubideak aparte utzi gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da ebazpena.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 27a.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik