Euskadi.eus
  • 1519/2015 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2014. eta 2015. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1519/2015 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2014. eta 2015. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3489
  • Xedapen-zk.: 1519
  • Xedapen-data: 2015/07/28
  • Argitaratze-data: 2015/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, 2014. eta 2015. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa ebazten duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2015eko uztailaren 20ko Akordioa kontuan izanik, eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpena aldatzea; hau da, 2014. eta 2015. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen ebazpenaren 12.1 oinarriaren lehenengo paragrafoa aldatzea, jarraian ageri den bezala jasoz:

Hautaketa-probak egiteko deialdia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren webgunean eta hedapen handiena duten komunikabideetan argitaratuko da, eta bertan, eguna, ordua eta tokia adieraziko dira. Deialdi bakarra egingo da hautaketa-probak egiteko. Epaimahai kalifikatzaileak, hautaketa-probetan, aukera eta tratu berdintasuna bermatzeko, proba ezberdinen deialdiaren baldintzak egokitu ahalko ditu, pertsonak probara haurdun daudelako, erditu dutelako, gaixo daudelako edo osasuneko beste eragozpen larriak dituztelako ezin badira joan. Epaimahaiak horiek modu askean baloratuko ditu. Aipatutako egoera epaimahaiari jakinarazi beharko diote proba egin aurretik eta egiaztagiri medikoaren bidez frogatu beharko dute.

Bigarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta baita Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ere ezarritakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.