Euskadi.eus
  • 1520/2015 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez honako hauek aldatzen dira: lehena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1141/2015 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan osasun diplomadunen lanbide-taldeko erizain-kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena; bigarrena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1142/2015 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan osasun diplomadunen lanbide-taldeko fisioterapeuta-kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena, eta hirugarrena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1520/2015 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez honako hauek aldatzen dira: lehena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1141/2015 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan osasun diplomadunen lanbide-taldeko erizain-kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena; bigarrena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1142/2015 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan osasun diplomadunen lanbide-taldeko fisioterapeuta-kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena, eta hirugarrena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1143/2015 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan osasun diplomadunak lanbide-taldeko emagin-kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3490
  • Xedapen-zk.: 1520
  • Xedapen-data: 2015/07/28
  • Argitaratze-data: 2015/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, 2014. eta 2015. urteetan deitutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko maiatzaren 28ko 1141/2015 Ebazpenaren, 1142/2015 Ebazpenaren eta 1143/2015 Ebazpenaren bidez, guztiak maiatzaren 28koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan osasun diplomadunen lanbide-taldeko erizain-, fisioterapeuta- eta emagin-kategorietan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen ziren.

Aipatutako ebazpenen kontra jarritako gorako errekurtsoak ebazten dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko uztailaren 20ko Akordioak kontuan izanik, eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1141/2015 Ebazpena aldatzea, argitzeko, osasun diplomadunen lanbide-taldeko erizain- kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena, I. Eranskinaren 2.a) oinarrian, honela idatziz:

Hezkuntza eta Zientziako Ministerioak emandako OLT edo erizaintzako unibertsitate-diplomatura izatea edo lortzeko bidean egotea, Osakidetza ente publikoaren postu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakorekin bat etorriz, edo erizaintzako graduaren titulazioa izatea edo lortzeko bidean egotea.

Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1142/2015 Ebazpena aldatzea, argitzeko, osasun diplomadunen lanbide-taldeko fisioterapeuta kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena, I. eranskinaren 2.a) oinarrian, honela idatziz:

Hezkuntza eta Zientziako Ministerioak emandako fisioterapiako diplomatura izatea edo lortzeko bidean egotea, Osakidetza ente publikoaren postu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakorekin bat etorriz, edo fisioterapiako graduaren titulazioa izatea edo lortzeko bidean egotea.

Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1143/2015 Ebazpena aldatzea, argitzeko, osasun diplomadunen lanbide-taldeko emagin-kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituena, I. eranskinaren 2.a) oinarrian, honela idatziz:

Hezkuntza eta Zientziako Ministerioak emandako erizain (OLT edo Erizaintzako Unibertsitate Diplomadura edo Gradua) obstetrikoginekologikoa (emagina) titulazioa izatea edo lortzeko bidean egotea, Osakidetza ente publikoaren postu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakorekin bat etorriz.

Laugarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta baita Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin ere bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.