Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez, hautaketa-prozesuan oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitara ematen dira (hautaketa-prozesurako deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez egin zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez, hautaketa-prozesuan oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitara ematen dira (hautaketa-prozesurako deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez egin zen).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 3439
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/30
  • Argitaratze-data: 2015/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren (2015eko otsailaren 18ko EHAA) bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesurako.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman ziren aipatutako hautaketa-prozesuan oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin-behineko zerrendak; era berean, hiru egun balioduneko epea eman zen, akatsik egonez gero, erreklamazioak aurkezteko.

Aurkeztutako erreklamazioak aztertu dira, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren 5.7.2.d) eta 10.3.2 oinarrietan xedatutakoaren arabera, hau

Lehenengoa. Argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak (Hautaketa-prozesua Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitu zen). Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinean daude.

Bigarrena. Izangai hautatuen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere, interesdunei jakinarazteari begira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz). Era berean, informazioa zabaltzeari begira, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen hau Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da.

Hirugarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzen da hautatutako izangaiek 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak aurkezteko. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen agiriok aurkezteko epea.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Laugarrena. Irakaskuntzako kidego batean karrerako funtzionario gisa ikasturte batean, gutxienez, zerbitzuak eman izana egiaztatzen duten hautatutako izangaiak praktika-aldiko ebaluaziotik salbuetsita egongo dira. Izangaiek aukeratu dezakete praktika-aldia egitea (hori ez da ebaluatuko) edo karrerako funtzionario izendatu arte haien jatorrizko kidegoan jarraitzea.

Hori horrela, bost egun balioduneko epea irekitzen da idatziz adierazteko beraien aukera; idatzia bidali beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari. Epea hasiko da kontatzen hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Bosgarrena. Argitaratzea izangai ordezkoen zerrenda, hautatutakoen zerrendakide-kopuru bera izango duena, badaezpada hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu, aurkez daitezkeen errekurtsoak onesteteagatik, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei 2015eko abuztuaren 20a baino lehenago uko egin izanagatik (Langileak Kudeatzeko zuzendariari aurkeztuta).

Zerrenda hori argitaratuko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Interneteko helbide hauetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («Enplegu Publikoaren Eskaintza 2014-2015. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 30a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.