- EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesaturiko pertsonak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko abuztuaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesaturiko pertsonak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3528
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/08/03
- Argitaratze-data: 2015/08/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak egin du 268/2015 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera; izan ere, Elisabeth Torre Madrid andreak abian jarri zuen prozedura hori, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko apirilaren 24ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, baietsi zen, partez, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko martxoaren 10eko Ebazpenaren kontra 2015eko martxoaren 16an jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Langileak Kudeatzeko zuzendariaren azken ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketan onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartu zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
Lehenengoa. Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiari bidaltzea eskatu den administrazio-espedientea.
Bigarrena. Prozeduran interesatuta dauden pertsonei deitzea, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, aipatutako prozeduran ager daitezen, hala nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 3a.
(Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ordez 193/2013 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren arabera).
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


