- EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, 2014ko ekainean Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko abuztuaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, 2014ko ekainean Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 185
- Hurrenkera-zk.: 4080
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/08/14
- Argitaratze-data: 2015/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan agindutako ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren bitartez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua. Bada, dekretu horretako 4.2 artikuluak esleitzen dizkion ahalmenez baliaturik, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikuluari loturik (dekretu horrek 26. artikulua gehitzen dio 472/2009 Dekretuari), Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaritza honek honako hau
Lehenengoa. Elkarteen Erroldan ekainean inskribatu diren elkarte eta federazioen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen diren moduan. Eranskin horietan, egoitza soziala, lurralde-eremua eta hurrenkera-zenbakia adierazten dira.
Bigarrena. Erroldak duen funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez gero, erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak argitaratzea, erakunde horien egoeraren berri guztiek izan dezaten. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edo inorekiko ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, ebazpen honen III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 14a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


