Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko irailaren 8koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez handitu egiten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2015eko deialdira bideratutako diru-horniduraren zenbatekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko irailaren 8koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez handitu egiten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2015eko deialdira bideratutako diru-horniduraren zenbatekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3880
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/08
  • Argitaratze-data: 2015/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez (2015eko apirilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zk.), garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2015eko deialdia egin zen.

Ebazpen horretako 2.a) artikuluan ezartzen denez, larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzen finantziazio-lerro iraunkorraren diru-hornidura milioi bat eta berrehun mila eurokoa da.

Artikulu horretako bigarren paragrafoan zehazten denez, adierazitako zenbatekoa aldatu ahal izango da, eta, horretarako, aintzat hartuko dira eskatutako laguntzen zenbateko osoa eta beste laguntza-deialdi batzuk exekutatzean agortu gabe gelditzen diren aurrekontu-baliabideak. Aldaketok, betiere, diru-laguntza deialdia ebatzi aurretik egingo dira. Kasu horretan, eta aurreikuspen horretan xedatutakoaren arabera, aldaketa hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen bidez.

Hornidura osagarria dagoenez, eta larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako zenbait proiektu laguntzarik gabe geratu direnez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Artezkaritza Kontseiluak 2015eko uztailaren 21eko bileran aldez aurretik erabakita, honako hau

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 8a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARIA ANGELES ELORZA ZUBIRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.