- EBAZPENA, 2015eko irailaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, 2014ko uztailean Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko irailaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, 2014ko uztailean Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 4819
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/09/14
- Argitaratze-data: 2015/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren bitartez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua. Bada, dekretu horretako 4.2 artikuluak esleitzen dizkion ahalmenez baliaturik, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikuluari loturik (dekretu horrek 26. artikulua gehitzen dio 472/2009 Dekretuari), Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza honek honako hau
Lehenengoa. Elkarteen Erroldan 2014ko uztailean inskribatu diren elkarte eta federazioen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen diren moduan. Eranskin horietan, elkartearen egoitza, lurralde-eremua eta hurrenkera-zenbakia adierazten dira.
Bigarrena. Argitara ematea erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edota federazioen zerrendak, erroldak duen funtsezko oinarrietako bat publikotasun-printzipioa delako, eta elkarteei eragiten dieten egoerez jende oro jakitun izan dadin. Aldaketak jadanik erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edota hirugarrenentzako ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko paragrafoan adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, ebazpen honen III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen ere.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 14a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


