- EBAZPENA, 2015eko irailaren 16koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, Alberto Elguea Bilbao jaunak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko irailaren 16koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, Alberto Elguea Bilbao jaunak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kontsumobide; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4054
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/09/16
- Argitaratze-data: 2015/09/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Alberto Elguea Bilbao jaunak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 107 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.
Bigarrena. Kargu uzte honek 2015eko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Osasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 16a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.


