Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko irailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. (39) Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. (40) Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko irailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. (39) Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. (40) Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4136
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/21
  • Argitaratze-data: 2015/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez (2015eko uztailaren 1eko EHAA, 122. zk.), Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako hirigintzako ikastaroetan aurreikusitako praktikaldia arautu zen (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia).

LHIEEren Kontseilu Errektorea bilduta eta epaimahai kalifikatzaile gisa eratuta, 2015eko irailaren 2an, onartuen eta baztertuen zerrenda erabaki zen. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, deialdiaren 10.7 artikuluari jarraikiz, behin betiko egin zen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Epaimahai kalifikatzaileak, 2015eko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, 2015eko ekainaren 24ko Ebazpenaren esleipen-proposamena egin du, 10.8 artikuluari jarraikiz. Ikasleak ordenatzeko, honako hauek izan dira kontuan: batetik, ikasle horiek egindako sei moduluetako azterketetan lortutako balioespenaren batura, eta, bestetik, ikasle horiek zein erakunde lehenetsi duten praktikak egiteko. Erakundeei dagokienez, berriz, erakunde eta enpresa ordezkoen zerrenda egin da, eskaeren jasotze-dataren arabera.

Horrela, deialdian ezarritako arauak eta betekizunak kontuan hartuta, eta aurkeztutako eskaerak aztertuta, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, esleipen-proposamena egin dio IVAPeko zuzendariari. Horregatik, deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horrenbestez, honako hau,

Fernández Azkue, Almudena (arkitektoa), Santurtziko Udalean.

Herrero Alonso, Saray (arkitektoa), Erandioko Udalean.

Martín Fonseca, Angel (arkitektoa), Amorebieta-Etxanoko Udalean.

García Borreguero Viota, Alfonso (arkitektoa), Valle de Trápaga-Trapagarango Udalean.

Iraragorri Barrenengoa, Iratxe (arkitektoa), Bilboko Udalean.

Bonet Badiola, Iñigo (arkitektoa), Sestaoko Udalean.

López Goiti, Itxasne (arkitektoa), Erandioko Udalean.

Ibarra Lira, Jon (Zuzenbideko lizentziatua), Getxoko Udalean.

Belloso Uribe, Miren Amaia (Zuzenbideko lizentziatua), Zarauzko Udalean.

Batarrita Aguirreche, Argia (arkitektoa), Gorlizeko Udalean.

Gorostiaga Requejo, Borja (arkitektoa), Bilboko Udalean.

Paisaia, S.L. (Biologiako lizentziatua eskatu zuen).

Legutioko Udala (zehaztu gabe).

Elorrioko Udala (arkitektoa eta Zuzenbideko lizentziatua eskatu zuen).

Gordexolako Udala (arkitektoa eskatu zuen).

Zamudioko Udala (Zuzenbideko lizentziatua eta arkitektoa eskatu zuen).

Hondarribiko Udala (Zuzenbideko lizentziatua eskatu zuen).

Vitoria-Gasteizko Udala (arkitektoa eta Zuzenbideko lizentziatua eskatu zuen).

Alonsotegiko Udala (arkitektoa eskatu zuen).