Euskadi.eus
  • EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bitartez, GIB/hiesa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bitartez, GIB/hiesa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5019
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/22
  • Argitaratze-data: 2015/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 27ko Aginduak GIB/hiesa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egiten zuen. Agindu horren 14. artikuluan ezartzen denez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, horretarako izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.

Batzorde horrek bilera egin du 2015eko irailaren 22an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Taula honetan ageri diren ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei honako diru-laguntzak hauek ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Ondoren aipatzen diren ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei laguntzarik ez ematea, aurkeztutako proiektuak ez zaizkielako egokitzen esleipen-irizpideei.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.