- EBAZPENA, 2015eko urriaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015. urtean «Sormen Lantegiak» programaren barruan eman diren diru-laguntzak jakinarazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015. urtean «Sormen Lantegiak» programaren barruan eman diren diru-laguntzak jakinarazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 4361
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/02
- Argitaratze-data: 2015/10/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2015eko martxoaren 30eko EHAAn, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 18ko Agindua argitaratu zen, «Sormen Lantegiak» programaren barruan diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 11.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei esleipen-ebazpenaren banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 18ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 2a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


