- EBAZPENA, 2015eko urriaren 9koa, Osasuneko sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 9koa, Osasuneko sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 4399
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/09
- Argitaratze-data: 2015/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio- eta Informazio-Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.
Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.
Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. M.ª Luisa Vilella Ciriza andrea (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian especialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.
Bigarrena. Elena Fernández Diaz andrea (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian especialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.
Hirugarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, Administrazio-bideari amaiera ematen ez baitio, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 9a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


