Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko urriaren 9koa, Hezkuntzako sailburuordearena, sare kontzertatuko ikastetxeei eta Euskadin kokatutako unibertsitateaz besteko ikastetxeekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzko harremanak dituzten elkarte nahiz federazioei 2015-2016 ikasturtean baliabide digitalen bidezko ikaskuntzarako (Sare_Hezkuntza Gelan) berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzeko egindako deialdia ebaztekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko urriaren 9koa, Hezkuntzako sailburuordearena, sare kontzertatuko ikastetxeei eta Euskadin kokatutako unibertsitateaz besteko ikastetxeekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzko harremanak dituzten elkarte nahiz federazioei 2015-2016 ikasturtean baliabide digitalen bidezko ikaskuntzarako (Sare_Hezkuntza Gelan) berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzeko egindako deialdia ebaztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4436
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/10/09
  • Argitaratze-data: 2015/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko uztailaren 16an emandako aginduak egin zuen deialdia sare kontzertatuko ikastetxeei eta Euskadin kokatutako unibertsitateaz besteko ikastetxeekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzko harremanak dituzten elkarte nahiz federazioei 2015-2016 ikasturtean baliabide digitalen bidezko ikaskuntzarako (Sare_Hezkuntza Gelan) berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzeko.

Agindu horren 9. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako proposamenak aztertu eta ebaluatzeko lana batzorde batek egingo du (bertan erabakiko du nola osatuko den), eta batzorde horrek, egoki ikusten dituen txosten teknikoak prestatuta, Hezkuntzako sailburuordeari jakinaraziko dio zer proposamen hautatu dituen.

Horregatik guztiagatik, honakoa

Lehenengoa. I. eranskinean agertzen diren erakundeei diru-laguntzak ematea (taulan zehazten da bakoitzari zer kopuru emango zaion).

Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren erakundeei diru-laguntzarik ez ematea (kasu bakoitzean, diru-laguntza ez emateko arrazoiak zehaztuta daude).

Hirugarrena. Aipatutako aginduaren 15.1 artikuluak xedatzen duenaren arabera, bi alditan ordainduko zaie diru-laguntza ikastetxe onuradunei. Honela:

  1. Aurreneko ordainketan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzaren % 60. Esleipen-ebazpena jakinarazi eta hurrengo bi hilen barruan ordainduko da.

  2. Bigarrengo ordainketan, proiektuen gainerako % 40. Deialdi-aginduaren 15.2 artikuluak aipatzen duen justifikazio-agiria garaiz jaso eta gero.

    Laugarrena. III. eranskineko hurrengo 35 ikastetxeak hautatzea, 2. artikuluko 3. paragrafoak agindu bezala.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 9a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)