- EBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2015» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2015» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4544
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/20
- Argitaratze-data: 2015/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2015» sarirako deia egin zuen 2015eko martxoaren 26ko ebazpenaren bidez (EHAA, 70 zk., apirilaren 16koa). Horrekin bat etorriz, eta epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau
«Jesús María Leizaola 2015» sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:
«Jesús María Leizaola 2015» saria David Mota Zurdo jaunak aurkeztutako «Un sueño americano. El gobierno vasco en el exilio y Estados Unidos (1937-1979)» lanari eta Andrés María Urrutia Badiola jaunak aurkeztutako «Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos. Análisis desde la perspectiva del euskera en el Derecho privado español, en el francés y en el de la Unión Europea» lanari ex aequo ematea.
Ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


