- EBAZPENA, 2015eko urriaren 22koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 22koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4584
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/22
- Argitaratze-data: 2015/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.
Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 14.6 artikuluak xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Aipatutako dekretuan xedatutakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.
Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluan 2015eko irailaren 23ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Onetsitako lanpostu-zerrendak sortutako ondorio ekonomiko eta administratiboak eraginkorrak izango dira 2015eko azaroaren 1etik aurrera, antolaketa-premiak direla eta.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Administrazio Kontseiluaren 2015eko irailaren 23ko erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, eta aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren arabera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 22a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


