Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa: 28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa: 28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5041
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/10/22
  • Argitaratze-data: 2015/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordeak honako erabaki hau hartu du:

  1. Negoziazioak hastea, honako hauei dagokienez sortu diren desadostasunak ebazteko: Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzko uztailaren 30eko 28/2015 Legearen 12., 13., 14., 15., 17., 19., 20., 21., 22., 23., 24. eta 26. artikuluak eta lehen xedapen gehigarria eta xedapen iragankor bakarra.

  2. Lantalde bat izendatzea, bitariko lankidetza-batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

  3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2015eko urriaren 21a.

    Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

    CRISTOBAL MONTORO ROMERO

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik