- EBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4686
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/28
- Argitaratze-data: 2015/11/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aintzat hartu da honakoa: 2015eko urriaren 5eko Ebazpenaren 8. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordea eratuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko.
Hori dela bide,
Lehenengoa. Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiari dagokion Balorazio Batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.
Bokalak:
Lourdes Otaegui andrea, edo ordezkoa.
Jesus Cuenca de la Rosa jauna, edo ordezkoa.
Kizkitza Galartza Arregi andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.
Idazkaria: Jon Ander Kuartango Atxa jauna, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.
Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.
Donostia, 2015eko urriaren 28a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


