- EBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zitzaion pertsonak uko egin diola argitara emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zitzaion pertsonak uko egin diola argitara emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 4770
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/28
- Argitaratze-data: 2015/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zen (EHAA, 188 zk., 2015eko urriaren 2koa).
Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroko ikaslea izan zen Jon Ibarra Lira Zuzenbideko lizentziatuari eman zitzaion praktikaldia Getxoko udalean egiteko aukera.
Jon Ibarra Lirak idazki bat aurkeztu du, non esaten duen praktikaldiari uko egiten diola lan-arrazoiak direla medio, 2015eko urriaren 28tik aurrera.
Hortaz, bada, hauxe
Lehenengoa. Jon Ibarra Lirak aurkeztu duen ukoa onartzea; hain zuzen ere, Getxoko udalean egin behar zuen praktikaldia, erakunde edo enpresei zegokiena.
Bigarrena. Getxoko Udalari ukoaren berri ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


