- EBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, erakunde autonomo honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, erakunde autonomo honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 4790
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/28
- Argitaratze-data: 2015/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak 2015eko irailaren 17an emandako Ebazpeneko (irailaren 28ko EHAA, 184. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Idoia Gorostegi Cristobal Andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzan, 520010 kodea, 186. dotazioa.
Bigarrena. Izendapen honek azaroaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.


