- EBAZPENA, 2015eko urriaren 4koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuen eta hegazti-faunaren babes-eremuen -non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira- jendaurreko informazioa emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urriaren 4koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuen eta hegazti-faunaren babes-eremuen -non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira- jendaurreko informazioa emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 4892
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/04
- Argitaratze-data: 2015/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko urriaren 6ko Aginduaren bidez, agindu-proiektuaren aurreko onespena erabaki da. Agindu horren bidez, arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuak mugatzen dira eta hegazti-faunaren babes-eremuak non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira argitaratzen dira.
Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren eta Legegintzako Dekretuz onetsitako Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bateginaren 22.2 artikuluaren arabera, bidezkoa da ingurumena babestea helburu duten administrazio eta irabazi asmorik gabeko erakundeei entzunaldia eskaintzea, baita arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuen eta hegazti-faunaren babes-eremuen non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira jendaurreko informazioa ematea ere, dagokien kartografia eta guzti.
Hori dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Jendaurrean jartzea arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuak eta hegazti-faunaren babes-eremuak non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edota talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Epe horretan, pertsona interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren web orrian (www.euskadi.net/natura2000), bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendeari arreta emateko ordutegian, helbide honetan:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
Ingurumen eta Lurralde Plangintza Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 4a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.


