- EBAZPENA, 2015eko azaroaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, pertsona bat homologatzen da, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko azaroaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, pertsona bat homologatzen da, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5144
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/19
- Argitaratze-data: 2015/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: gizarte-eragileen bitartez enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak aplikatzea sustatzea, batetik, eta aholkularitza-zerbitzuak onak, eraginkorrak eta profesionalak izatea bermatzea, bestetik.
Estíbaliz García Cano andreak indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 2. artikuluan eskatutako betekizunak betetzen dituela ondorioztatu da.
Batzorde Ebaluatzaileak egiaztatu du eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela, hau da, dekretu araupetzaileko 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.
Hori dela eta, aurkeztutako eskaera eta agirien balorazioa aztertu ondoren eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, hauxe
Lehenengoa. Estíbaliz García Cano andrea bost urterako homologatzea enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan finkatutako baldintzekin.
Bigarrena. Estíbaliz García Cano andreak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, eta horretarako hilabeteko epea egongo da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion Administrazioarekiko Auzien epaitegian, eta horretarako bi hilabeteko epea egongo da ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


