- EBAZPENA, 2015eko azaroaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2015eko Emakunde Saria nori eman ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko azaroaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2015eko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 5145
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/23
- Argitaratze-data: 2015/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2015eko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, berdintasunaren aldeko 2015eko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.
2015eko urriaren 19ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sareari eta baserriko emakumeen Hitzez elkarteari ex aequo ematea berdintasunaren aldeko 2015eko Emakunde Saria; izan ere, bakoitzari 7.200 euro emango zaizkio, sari hau baloratzeko irizpideak ondoen bete dituzten hautagaiak izateagatik. Horrela, epaimahaiak aintzatespena zabaldu nahi die landa-inguruan lan egiten duten emakume guztiei, egiten duten lanarengatik.
Horretaz gain, epaimahaiak alderdi hauek nabarmendu nahi ditu: sarean egindako lana eta gainerako erakundeekiko eta instituzioekiko lankidetza, landa-inguruko emakumeen eskubideen aldarrikapenean, batez ere, emakumeak nekazaritza-ustiategien eta -ekoizpenen titularrak izan daitezen; eta Emakume Nekazarien Estatutu onartu berrian izandako partaidetza.
Bigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 23a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


