Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko azaroaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5189
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/11/30
  • Argitaratze-data: 2015/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2015eko uztailaren 6an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 25eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2015. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Aginduaren 12.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.