Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko azaroaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, honako lanpostu hau izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako deialdia egiten duena: Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuari atxikitako 70110 lanpostua (C115), Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dagoena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, honako lanpostu hau izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako deialdia egiten duena: Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuari atxikitako 70110 lanpostua (C115), Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dagoena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 5230
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/11/30
  • Argitaratze-data: 2015/12/11

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Egun indarrean dagoen Ertzaintzaren egitura zein lanpostu-zerrenda aintzat hartuta, Segurtasuneko sailburuaren 2015eko azaroaren 6ko Aginduaren bidez (EHAA, 218. zk., azaroaren 16koa) onartutako aldaketaren arabera Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuari atxikitako 70110 lanpostua sortzea aurreikusi denez, deialdi hauxe egiten da egun dauden langile-premiei erantzuteko asmoz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 67. artikuluan eta hurrengoetan eta Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 17. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Kontuan hartuta bete beharreko lanpostua zuzendaritza mailakoa edota erantzukizun berezikoa dela, deialdi honetako lanposturako egun indarrean dagoen lanpostu-zerrendak finkatzen duen betetzeko era izendapen askea da, Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita; horrez gain, lanpostu horren araubide juridikoa jasota dago Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 17. artikulutik 22. artikulura bitartean. Hortaz, lanpostua behin betiko esleitu aurretik beharrezkoa da aldez aurretik egokitasun-txostena ematea, proposamena arrazoitzeko balio izango duena, meritu- eta gaitasun-printzipioek eskatzen dutelako, bai eta Espainiako Konstituzioaren 9.3., 23. eta 103.3. artikuluetako aginduek ere, EAEko Auzitegi Nagusiaren 535/2014 epaiaren arabera, besteak beste.

Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 13.2.d) artikuluak Segurtasuneko sailburuordeari emandako eskumenen babesean, hauxe

Lehenengoa. Ertzaintzaren egituraren barruan, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostu bat izendapen askearen sistemaren bidez (C115), behin betiko betetzeko deialdia onartzea eta argitaratzea, 1. eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Bigarrena. 1. Deialdi honen bidez beteko den lanpostua 2. eranskinean jasota dago.

  1. Behin betiko hornituko diren dotazioen kopurua ebazpen honen 2. eranskinean jarritakoa da.

    Hirugarrena. 1. Prozedura honetan ematen diren egintza eta xedapen guztiak Gurenet atarian argitaratuko dira, hurrengo atalean eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoari kalterik egin gabe.

  1. Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratuko da, behin betiko atxikipenak ebazten dituen ebazpena Gurenet atarian noiz jarriko den jakitera emateko. Iragarki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunak mugatuko du zein izango den inpugnazioak edo errekurtsoak jartzeko epeak zenbatzen hasteko eguna.

    Laugarrena. 1. Prozeduraren kudeaketan, hautagaiak beren lanbide zenbakiaren bidez identifikatuko dira, eta datu pertsonalen tratamendua Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileriaren Kudeaketa Integratuko fitxategian egingo da. Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, idazki bat zuzendu beharko zaio Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzari, fitxategiaren arduraduna den administrazio organoari, alegia (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio, Bizkaia).

  1. Prozedura honetatik ondorioztatzen diren datu guztiak aipatutako fitxategian sartuko dira, hautaketa-prozedura honetan aplikatu behar den araudian aurreikusitakoa betetzeko.

    Bosgarrena. Aurreikusi ez diren gauzetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30/1992 Legea aplikatu beharko da.

    Seigarrena. Ebazpen honek eta haren oinarriek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30a.

    Segurtasuneko sailburuordea,

    JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Lehenengoa. Parte hartzeko betekizunak.

  1. Deialdi honetan, Ertzaintzako karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute, baldin eta lanpostuen zerrendan eskatzen eta xedatzen diren baldintza orokorrak eta betekizunak, eskainitako lanpostuak, 2. eranskinean zehaztutakoak, bete ahal izateko eskatutakoak, betetzen badituzte, betiere jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan, seme-alabak edo senideak zaintzeko lan-utzialdian eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 82. artikuluan jasotako lan-utzialdian badaude. Jarduneko zerbitzuko egoerara aipatutako legearen 89.2 artikuluan jasotako moduan bueltatzen diren funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute.

  2. Halaber, deialdi honetan jasotako prozeduraren bidez jarduneko zerbitzura bueltatuz gero, honakoek ere parte hartu ahal izango dute: derrigorrezko lan-utzialdiko egoeran dauden edo bestelako Administrazio Publikoetan zerbitzu ematen duten pertsonek, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 63. artikuluan xedatutakoa betez birgaitutako pertsonek, sei hilabete baino gehiagoz zigortuta egon direnek, eta borondatezko lan-utzialdian dauden gainerakoek, betiere halako egoeretarako xedatutako egonaldi-epea bete baldin badute.

  3. Deialdi honen aurreko bi urteetan merezimenduen lehiaketaren bidez destinoaz jabetu direnek parte hartu ahal izango dute.

  4. Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu:

    1. Arau-hauste larria edo oso larria egin izanagatik eginkizun-gabetze irmoaren administrazio egoeran daudenek, egoera horretan dauden bitartean.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplina Araubidearen Arautegiaren 15. artikuluan xedatu bezala, lekualdaketaren bidez zigortu direnek.

    3. Interes partikularragatiko borondatezko lan-utzialdian daudenek, baldin eta ez badute egoera horretan eman indarrean dagoen araudiak eskatutako gutxieneko denbora.

    4. Gutxieneko iraute denbora berezia eskatzen duen lanpostu baten behin betiko esleipendunek, baldin eta ez badute epe hori bete (inguruabar hori lanpostuari uko egin eta organo eskudunak onartu izanaren ondoriozkoa denean izan ezik), bestearen iraute denbora eta izaera berberak dituen beste lanpostu batzuk lortzeko asmoa baldin badute, edo barne-igoera prozesu bidez lanpostua galtzea dakarren beste maila batera igo badira, kategoria berrian iraute denbora eta izaera berberak dituzten lanpostu hutsak daudenean izan ezik; azken kasu horretan, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuak Hornitzeari buruzko Araudiaren 5.3 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da.

  5. Deialdian parte hartzeko betekizunak betetzen diren ofizioz egiaztatuko da, baita, hala badagokio, deialdiaren barruko bestelako zehaztapenen balorazioa ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna erreferentziatzat hartuta, Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan ageri diren datuak aintzat hartuta.

    Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2015eko abenduaren 20ra arte izango da, azken egun hori barne.

  2. Honako deialdian parte hartzeko eskaera 3. eranskinean jasota dagoen eskabide-eredu normalizatua erabilita egingo da, eta eskatutako lanpostuak zein diren zehaztu beharko dute bertan. Lanpostu bat baino gehiago eskatuz gero, horien lehentasun-hurrenkera zehaztu beharko dute.

  3. Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaerak lotesleak izango dira eskatzaileentzat.

  4. Prozedura honetan parte hartzea borondatezkoa da eta ez du kalte-ordainik sorraraziko.

    Hirugarrena. Lanpostuak behin betiko betetzeko prozedura

  1. Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudiaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, norbait izendatzeko, hornituko den lanpostua atxikita dagoen organoaren titularrak aurretik txostena eman beharko du. Txostenean, prozeduran onartuetatik bere ustez egokiena dena proposatuko du, edo bestela deialdia hutsik geratu dela adieraziko du.

  2. Egokitasun-txostena ematerakoan honako alderdi hauek gutxienez kontuan hartuko dira: hautagaiak prozeduran parte hartzeko betekizunak betetzea, lortu nahi den lanpostuko betekizunak betetzea, kategoria-igoeren eta lanpostuetako jardueren historiala, izandako azken destinoa eta konfiantzaren osagaia.

  3. Egokitasun-txostena hamabost egun naturalen buruan emango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

    Laugarrena. Lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurako izendapena eta ebazpena.

  1. Izendapen askeko sistemaren bidez hornitu behar diren lanpostuak Segurtasun sailburuordearen ebazpenaren bidez esleituko dira. Ebazpena esleipendunei banan-banan jakinaraziko zaie, eta prozedura honetan ezarritakoaren arabera erakutsiko da jendaurrean.

  2. Izendapenaren ebazpenaren arrazoiak izango dira aukeratu den hautagaiak deialdian eskatu diren beharkizun eta zehaztapenak betetzea eta horri ekiteko gaitasuna izan dezala. Edonola ere, emandako ebazpenaren funtsa izango da bidezko prozedura betetzea.

  3. Hizkuntza eskakizunaren betekizuna dela eta, iraungitako derrigortasun-data ezarrita duten zuzkidurak betekizun hori egiaztatuta duten interesdunei esleituko zaizkie.

  4. Segurtasun sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko da behin betiko atxikipenen ondorioetarako data.

  5. Behin betiko esleipenak borondatezkoak dira eta ez dute lantoki-aldaketaren ondoriozko kalte-ordainik sorraraziko.

    Bosgarrena. Izendapen askearen sistemaren bidez betetako lanpostua uztea

  1. Izendapen askearen bidez lanpostu bat esleituko zaien funtzionarioei aukerakotasunez beren lanpostua utzarazi diezaiekete, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 70.6 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  2. Izendapen askeko lanpostua utzi behar duten langileak udalerri berean hutsik dagoen bere eskala eta kategoriako beste lanpostu bateko jardunari atxikiko zaizkio behin-behinean. Hori ezean, Ertzaintzan dagoen kategoria bereko lanpostu hutsen bati atxikiko zaizkio; Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 24.5. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

    Seigarrena. Deialdia ebazteko epea.

  1. Deialdi hau ebazteko epea hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoko egunetik aurrera zenbatuta. Halere, epe hori luzatu ahal izango da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik.

    Zazpigarrena. Lanpostuaz jabetzea.

    Deialdia ebatziko duen ebazpenak arautuko du zein den deialdi honen bidez behin betiko hornitu beharreko lanpostuez jabetzeko prozesua, eta ez du sorraraziko inolako baimenik edo lizentziarik.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik