- EBAZPENA, 2015eko abenduaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2015. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko abenduaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2015. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5222
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/09
- Argitaratze-data: 2015/12/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2015. urteko deialdia (ekainaren 18ko EHAA, 113. zk.).
Laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik, zein deialdi-ebazpenaren 7. artikuluak ezarritakoaren arabera egin baita; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak, laguntza-eskabideei dagokienez, egin dituelarik balorazioa eta azterketa teknikoa; eta 2015eko abenduaren 2an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau
Lehenengoa. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, betiere eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.
Bigarrena. Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Ez onartzea III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Laugarrena. Onartzea IV. eranskinean jasota datorren uko egiteko eskabidea.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 9a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


