- EBAZPENA, 2015eko abenduaren 9koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez luzatu egiten baita honako informazio hau jendaurrean jartzeko aldia: bai hegazti-espezie mehatxatuak ugaldu, elikatu, hedatu eta kontzentratzen diren lehentasunezko eremuena eta bai hegazti-faunaren babes-eremuena, non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko eta talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko abenduaren 9koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez luzatu egiten baita honako informazio hau jendaurrean jartzeko aldia: bai hegazti-espezie mehatxatuak ugaldu, elikatu, hedatu eta kontzentratzen diren lehentasunezko eremuena eta bai hegazti-faunaren babes-eremuena, non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko eta talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 238
- Hurrenkera-zk.: 5263
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/09
- Argitaratze-data: 2015/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko urriaren 6ko Aginduaren bidez, agindu-proiektuaren aurreko onespena erabaki da. Agindu horren bidez, hegazti-espezie mehatxatuak ugaldu, elikatu, hedatu eta kontzentratzen diren lehentasunezko eremuak mugatzen dira eta hegazti-faunaren babes-eremuak argitaratzen dira, non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko eta talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariaren 2015eko azaroaren 4ko Ebazpenaren bidez, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, jendaurrean jartzen da, hilabetez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, honako informazio hau, dagokion kartografia barne: bai hegazti-espezie mehatxatuak ugaldu, elikatu, hedatu eta kontzentratzen diren lehentasunezko eremuena eta bai hegazti-faunaren babes-eremuena, non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko eta talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira.
Jendaurrean jartzeko aldia luzatzea jo da bidezkotzat, kontuan izanik jendaurrean jartzeko aldian dokumentazio guztia ez dela egon ikusgai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren web-orrian, eta ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen printzipioak bermatzeko.
Hori dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Beste hilabetez luzatzea honako informazio hau jendaurrean jartzeko aldia: bai hegazti-espezie mehatxatuak ugaldu, elikatu, hedatu eta kontzentratzen diren lehentasunezko eremuena eta bai hegazti-faunaren babes-eremuena, non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko eta talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira. Jendaurrean jartzeko aldi hori 2016ko urtarrilaren 16ra arte luzatuko da, egun hori barne. Epe horretan, pertsona interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren web-orrian (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/jendeaurreko_erakustaldia/jendaurreko-informazioa-arriskupean-dauden-hegazti-espezieen-ugalketa-elikadura-sakabanatze-eta-kontzentrazioko-lehentasunezko-eremuen-eta-hegazti-faunaren-babes-eremuen-non-goitentsioko-aireko-linea-elektrikoetan-ez-elektrokutatzeko-edo-talka-ez-egiteko/), bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendeari arreta emateko ordutegian, honako helbide honetan Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 9a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.


