Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko abenduaren 11koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Idazkaritzako lanpostu bakarra izateko eratu zuten Lezako eta Navaridaseko udalen eta Arabako Errioxako Urkidetzaren arteko elkartea desegiten duena, eta, ondorioz, ateratzen diren lanpostuak sailkatzea erabakitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 11koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Idazkaritzako lanpostu bakarra izateko eratu zuten Lezako eta Navaridaseko udalen eta Arabako Errioxako Urkidetzaren arteko elkartea desegiten duena, eta, ondorioz, ateratzen diren lanpostuak sailkatzea erabakitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 5418
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/11
  • Argitaratze-data: 2015/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Funtzio publikoa

Testu legala

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2013ko azaroaren 4an emandako ebazpen bidez, Lezako eta Navaridaseko udalen eta Arabako Errioxako Urkidetzaren arteko Elkartea erabaki zen Idazkaritzako lanpostua elkarren artean mantentzeko.

2015eko urriaren 13an, 82/2015 Ebazpenaren bidez, Arabako Errioxako Urkidetzaren presidenteak onartu zuen Urkidetzak Idazkaritzako lanpostu bakarra izateko eratu zuten Lezako eta Navaridaseko udalen eta Arabako Errioxako Urkidetzaren arteko elkartea uztea.

Egun horretan bertan, Elkarte Batzordeak erabaki zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea Lezako eta Navaridaseko udalek eta Arabako Errioxako Urkidetzak Idazkaritza lanpostu bakarra haien artean mantentzeko eratuta duten Elkartea desegitea.

2015eko azaroaren 17an Arabako Errioxako Urkidetzaren ezohiko batzar nagusiak Urkidetzaren presidentearen urriaren 13ko 82/2015 Ebazpena aho batez berretsi ondoren eta Lezako Osoko Bilkurak 2015eko azaroaren 11n egindako bilkuran erabakia onartu ostean, osatutako Elkartea desegiteko prozedurari hasiera eman zaio.

Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen zazpigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen 92. bis artikuluak aurreikusten duen Araudi hori indarrean jarri arte, eta lege horretan xedatutakoaren kontra ez doazen heinean, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioei buruzko araudiak indarrean iraungo du.

Horrela, toki-administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 3. artikuluak idazkariaren lanpostuari elkarrekin eta elkarte baten bidez eusteko udalerrien elkarteak arautzen ditu. Aukerako eta borondatezkotzat jotzen ditu elkarteak, eta, hortaz, inoiz ez daiteke erabaki nahitaez egin behar direla.

Ulertzen da, Elkartea desegitea, azken batean, Udalerrien borondatearen ondorio bat baino ez dela, beraz, haiei zuzenki dagozkien arazoetan erabakiak hartzeko dauzkaten udal autonomiarena.

Aztertzen ari den kasuan, Elkartea osatzen duten bi entitatek (Lezako Udalak eta Arabako Errioxako Urkidetzak) borondatea adierazi dutenez elkartea desegin nahi dutela, elkartea desegitea ezinbestekoa da, nahitaezko elkarteak eratzea ez baita posible, eta indarrean den legediak ez du behartzen izandakoa mantentzera.

Bestalde, biztanleriaren ezaugarriak eta kudeatutako aurrekontua kontuan harturik, bidezkoa da Lezako eta Navaridaseko udaletako idazkaritzak hirugarren mailako gisa sailkatzea, 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluari jarraituz.

Hori dela eta, uztailaren 29ko 1732/1999 Errege Dekretuaren 2. eta 3. artikuluei eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz, honako hau

Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, eta ez zaio uko egiten errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, ukitutako herri-administrazioek ez dute administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango ebazpen honen aurka. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu ahalko diote ebazpena deuseztatu edo atzera bota dezala, hala xedatuta baitago 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 11.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.