- EBAZPENA, 2015eko abenduaren 16koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko abenduaren 16koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 5415
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/16
- Argitaratze-data: 2015/12/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2015ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz aldatu zen.
Ebaluazio Batzordeak, aipatutako Ebazpenean izendatua, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela-eta, honako hau,
Lehenengoa. I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala, aurkeztu izanagatik.
Bigarrena. II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).
Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren euskal etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).
Laugarrena. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek IV. eta VII. kapituluko diru-laguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.
Bosgarrena. Diru-laguntzak ez esleitzea, V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.
Seigarrena. Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 16a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
ASIER VALLEJO ITSASO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2016ko otsailaren 23koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015eko abenduaren 16ko Ebazpena aldatzen duena. 2015. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen du 2015eko abenduaren 16ko ebazpenak.
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko martxoaren 11koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2015ean euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena.


