- EBAZPENA, 2016ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 935
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/02/11
- Argitaratze-data: 2016/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Industria; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Neurketa-tresnen gaineko Estatuko kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak 339/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua zigilu metrologikoak identifikatzeko irizpideak ezartzen ditu I. eranskinaren 17. atalean.
Kontrol Metrologikopean jartzen diren tresnak konpondu, aldatu eta egiaztatzeak tresna zigilatzea eskatzen du, manipulatua izan dadin saihesteko. Oro har, ebazpen horrek ezartzen ditu zigilu-mota ororen markak, tresnaren arabera, Kontrol Metrologikoko Erregistroaren egiaztagirietan eta Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduen baimenen ebazpenak zehaztuko dira (EMEB), zeinek konpontzaileen eta izendatutako erakundeen identifikazio-markak sartuko baitituzte, baita, hala dagokienean, zigilu-mota ororen markak ere.
Ondorioz, komenigarri da definitzea zigiluen formatu zehatza eta bateratzea inskripzioetarako irizpideak, ahalik eta argien interpretatu ahal izan daitezen.
Aintzat harturik Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza dela ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 2013ko apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA), hau
Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak, zeinak egokituko baitira ebazpen honen eranskinetan zehaztutakoari.
Agindu honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, eragile metrologikoek egun dituzten zigiluak erabiltzen jarraitu ahal izango dute 2017-01-01 arte.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2016ko azaroaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren aldatu egiten baita 2016ko otsailaren 11ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezarri zituena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 12koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Espainiako Metrologia Zentroari berritu egiten baitzaio erakunde baimenduaren izendapena, egiaztapen metrologikoak egin ahal izateko.


