- EBAZPENA, 2016ko azaroaren 25ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez eguneratu egiten baitira Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuaren emakidadunek 2017. urtean ezar ditzaketen tarifak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko azaroaren 25ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez eguneratu egiten baitira Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuaren emakidadunek 2017. urtean ezar ditzaketen tarifak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5380
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/11/25
- Argitaratze-data: 2016/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen), ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehazten dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei esleitu dakizkieke eginkizunok.
Aipatutako apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen denez, dekretu hori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira azterketa teknikoaren zerbitzuengatik ezarriko diren tarifak, dekretu beraren azken xedapenetatik lehenengoan xedatutakoari jarraikiz.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko abenduaren 5eko aginduaren 8. artikuluaren bidez, tarifak urtero eguneratuko direla ezarri zen, urriko urtetik urterako KPIaren aldaketa aplikatuz. Eguneratutako tarifak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
Halaber, aipatutako abenduaren 5eko aginduaren azken xedapenaren bidez, Industria Administrazioan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hori eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hori garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.
2015eko azaroaren 25ean, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren zerbitzuaren emakidadunek 2016. urtean ezar zitzaketen tarifak eguneratu ziren, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioko zuzendariaren ebazpenaren bidez.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau hartzeko organo eskuduna.
Ikusita lege hori eta bestelako xedapen orokorrak eta bateragarriak, hau
2011ko abenduaren 5eko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea, 2016ko urriko urtetik urterako kontsumo-prezioen indizearen arabera. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan azaltzen denari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.
(Ikus .PDF)
Oharra: tarifa hauei gehitu egingo zaizkie ibilgailuen azterketa teknikoan izandako emaitzak Trafiko Buruzagitza Zentraleko ibilgailuen erregistroan idazteagatik ezarritako tasak, aipatutako azterketa teknikoa egiteko arauzko betebeharra dagoen kasuetan.
Erreforma garrantzitsuen azterketa teknikoetan aplikatu behar diren tarifak jasotzen dira eranskin honetan. Tarifa horiei, gainera, beste tarifa bat aplikatuko zaie III. eranskineko erreformaren izapideak egiteagatik.
Erreforma egitean ibilgailuaren masa edo ardatzen banaketa aldatzen bada, azterketa teknikoagatiko tarifaz aparte, pisatze-tarifa ere ezarriko da.
Erreforma bat egiteko proiektua aurkeztu behar denean, proiektua ikuskatzeagatiko tarifa ere ezarriko da.
Erreformak taximetroaren egiaztapen metrologikoa dakarrenean, egiaztapenari dagokion tarifa ere ezarriko da.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Oharrak:
Matrikulatu aurreko azterketagatiko tarifari aldizkako azterketagatiko tarifa gehituko zaio, ibilgailuaren kategoriaren araberakoa, eta, hala badagokio, erreformak erregularizatzearen eta pisatzearen izapideena ere bai.
Eskola-garraioaren azterketa berezia ibilgailu astunei aplikatuko zaie, eta aldizkako azterketako tarifari gehituko zaio.
Eskola-garraioko altako erreformetan eskola-garraioaren tarifa bera aplikatuko da, erreformako tarifari gehituta.
Ibilgailu arinei, gehienetan taxiei, ez zaie aplikatuko eskola-garraioaren tarifa kasu hauetan: taxi bidezko eskola-garraioaren azterketa bereziak badira eta horiek ibilgailuaren aldizkakoarekin batera egiten badira; eskola-garraioari dagokiona bakarrik egiten bada, aplikatu egin beharko da.


