- EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko dirulaguntzak esleitzen dituena (EIMA 1 modalitatea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko dirulaguntzak esleitzen dituena (EIMA 1 modalitatea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 664
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/11/30
- Argitaratze-data: 2022/02/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko dirulaguntzetara dei egin zuen Hezkuntza Sailak 2021eko uztailaren 20ko Aginduaz (2021eko abuztuaren 13ko EHAA). Hori dela eta, balorazio- batzordearen proposamenez, honako hau
Lehenengoa. 2021eko uztailaren 20ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, EIMA 1 modalitatean guztira banatzeko dauden 500.000 euroko diru-partidatik, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuaren aurrean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)


