Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko dirulaguntza-deialdia ebazten duena (EIMA 2.0 modalitatea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko dirulaguntza-deialdia ebazten duena (EIMA 2.0 modalitatea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 665
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/30
  • Argitaratze-data: 2022/02/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskarazko ikasmaterial digitaletarako dirulaguntzetara dei egin zuen Hezkuntza Sailak 2021eko uztailaren 20ko Aginduaz (2021eko abuztuaren 13ko EHAA). Hori dela eta, balorazio-batzordearen proposamenez, honako hau

Lehenengoa. 2021eko uztailaren 20ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, EIMA 2.0 modalitatean guztira banatzeko dauden 400.000 euroko diru-partidatik ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea. Dirulaguntzarik ez ematearen arrazoiak honako hauek dira: II. eranskinean jasotzen dira EIMA 2.0 modalitatearen 1.4 puntuan adierazitakoa bete ez duten proiektuak, hau da, Proiektuaren Egitura, Edukiaren Egokitasuna, Demoa edota Aurrekontua ataletan gutxieneko maila lortu ez dutenak.

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Hezkuntzako sailburuaren aurrean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.