- EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako Ikerketa Orokorreko dirulaguntza berriak. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako 2021-2022ko ikasturterako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako Ikerketa Orokorreko dirulaguntza berriak. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu, eta laguntza horietarako 2021-2022ko ikasturterako deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 895
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/12/14
- Argitaratze-data: 2022/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Agindu horren 31. artikuluaren arabera, Ikerketa Orokorreko laguntza berriak ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bakarraren bidez gauzatuko da, selekzio-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.
Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku-batzordeen ebaluazioa eta selekzio-batzordeak helarazitako proposamena, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako 2021-2022 ikasturterako dirulaguntzak, eta adieraztea dagokien ezarpen zentroa eta kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroek jasoko duten diru-kopurua.
Kontratu horiek 12 hilabetetarako izango dira.
Bigarrena. II. eranskinean agertzen den onartu gabeko eskatzaileen zerrenda onartzea, ez onartzeko arrazoiak zehaztuz.
Hirugarrena. III. eranskinean agertzen diren kanpoan utzitako eskatzaileen zerrenda onartzea, kanpoan uzteko arrazoiak zehaztuz.
Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Hezkuntzako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


