Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2022. urterako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2022. urterako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 260
  • Hurrenkera-zk.: 6428
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/14
  • Argitaratze-data: 2021/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2021eko abenduaren 10ean egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen dira haren xedapenak.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2022. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2022. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2022. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela:

  1. Aretxabaleta eta Oatiko Udalak, Debagoiena eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n.

  2. Andoain, Astigarraga, Lasarte eta Usurbileko Udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau egunero ezarriko da, gaueko 22:00etatik goizeko 07:00etara, baita igande eta Autonomia Erkidegorako eta herri mailarako erabakitako jaiegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n.

    (3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

  3. Errenteria, Pasaia eta Oiartzuneko Udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da, larunbatetan izan ezik.

    (2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

    (3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

  4. Beasain, Ordizia eta Zegamako Udalak, Goierri eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da

  5. Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko Udalak, Debabarrena eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da

  6. Hondarribia eta Irungo Udalak, Bidasoa eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da

    (2) Tarifa hau egunero aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara. Era berean, 7:00etatik 22:00etara aplikatuko dira kasuan kasuko autonomia- eta toki-araudian ezarritako igandeak eta jaiegunak, ekainaren 28an 14: 00etatik ekainaren 29an 22:00etara, eta larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n.

  7. Azpeitia eta Beizamako Udalak, Urola Erdia eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da.

  8. Zumarraga eta Legazpiako Udalak, Urola Garaia eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da

  9. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalak, Urola Kosta eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da

    *Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

  10. Tolosa, Alegia eta Billabonako Udalak, Tolosaldea eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

    (1) (Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da

    *Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

  11. Donostiako Udala:

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 21: 00etatik 07: 00etara.

    (2) Era berean, II. tarifa 7: 00etatik 21: 00etara aplikatuko da Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian finkatutako larunbat, igande eta jaiegunetan, eta, gainera, Donostiako Aste Nagusian (abuztuaren 12, 13, 14 eta 16an) eta abenduaren 21, 24 eta 31n, ostiraletako 22: 00etatik eta jaiegunen bezperetatik larunbateko edo hurrengo jaieguneko 07: 00etara izan ezik.

    (3) Tarifa hau ostiraletako eta jaiegunetako bezperetako (igandeak barne) 22: 00etatik larunbatetako eta jaiegunetako 07: 00etara aplikatuko da.

  12. Barakaldoko Udala:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

    (3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

  13. Bilboko Udala:

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da, eta, gainera, abuztuaren 19, 20, 21 eta 22an (Aste Nagusia) eta abenduaren 24an eta 31n.

    (3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

    (*) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen da.

    Bigarrena. Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2022. urterako aurkezten duen Metro Bilbao S.A enpresak eskainitako zerbitzuaren tarifak baimentzea.

    (Ikus .PDF)

    Hirugarrena. Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JESS MARA GARCA DE COS.