Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, laguntzak ematen dituena 2021-2022 ikasturtean zehar EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak gara ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, laguntzak ematen dituena 2021-2022 ikasturtean zehar EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 745
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/30
  • Argitaratze-data: 2022/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2021eko irailaren 2ko Aginduak arautu zuen elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta egin zuen laguntza horien deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2021-2022 ikasturtean zehar. Agindu horretako 12. artikuluari jarraituz, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Batzorde horrek, 2022ko urtarrilaren 21ean egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

Lehenengoa. Zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei, I. eranskinean aipatzen diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena. II. eranskinean aipatzen diren zenbait elkarte eta kooperatiben proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)