Euskadi.eus
  • 175/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez kendu egin den Irene Martín Díez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Kirurgia Orokorreko eta Neurokirurgiako Gainbegirale kargutik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

175/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez kendu egin den Irene Martín Díez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Kirurgia Orokorreko eta Neurokirurgiako Gainbegirale kargutik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 634
  • Xedapen-zk.: 175
  • Xedapen-data: 2022/01/27
  • Argitaratze-data: 2022/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

661/2021 Ebazpenaren bidez, Irene Martín Díez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Kirurgia Orokorreko eta Neurokirurgiako Gainbegirale izendatu zuten, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

Lehenengoa. Irene Martín Díez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Kirurgia Orokorreko eta Neurokirurgiako Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2022ko otsailaren 1eko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 27a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.