- 225/2022 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez indargabetzen baita 1974/2021 Ebazpena, abenduaren 16koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu225/2022 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez indargabetzen baita 1974/2021 Ebazpena, abenduaren 16koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1100
- Xedapen-zk.: 225
- Xedapen-data: 2022/02/04
- Argitaratze-data: 2022/03/08
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 16ko 1974/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Akatsak antzeman dira aipatutako Ebazpenean, eta, haien izaera kontuan hartuta, erabaki da ebazpen hori indargabetzea.
Horrexegatik, eta emandako eskumena baliaturik,
Indarrik gabe uztea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 16ko 1974/2021 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 4a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


