- 283/2022 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Jose Ereño Ealo andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko burua (arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena), aldi baterako, lau urte luzagarriz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu283/2022 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Jose Ereño Ealo andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko burua (arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena), aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1279
- Xedapen-zk.: 283
- Xedapen-data: 2022/03/04
- Argitaratze-data: 2022/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen 2021eko otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez. (2021eko azaroaren 30eko EHAA 238. zk. eta 2021eko abenduaren 9ko BOE 294. zk.).
Barrualde-Galdakaoko ESIko Gerentzia Zuzendaritzaren abenduaren 10eko 1719/2021 Ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 5eko EHAA 3. zk. eta 2022ko urtarrilaren 15eko BOE 13. zk.), zuzendu egin zen otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenean lehiaketarako deitutako lanpostuaren izendapena, arlo klinikoa zehaztuz. Hala izendapen hau izatera igaro zen: Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Burua (Arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, M.ª Jose Ereño Ealo andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. M.ª Jose Ereño Ealo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (Arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena) izendatzea aldi baterako.
Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko martxoaren 7a.
Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Galdakao, 2022ko martxoaren 4a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1719/2021 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez zuzentzen den Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua betetzeko otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenean lehiaketara deitutako lanpostuaren izendapena.
- Ikus: 184/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko lehiaketaren deialdia egiten den.


