- 1192/2022 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Giza Baliabideen Gainbegirale lanpostu bat hautatzeko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1192/2022 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Giza Baliabideen Gainbegirale lanpostu bat hautatzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 90
- Hurrenkera-zk.: 1993
- Xedapen-zk.: 1192
- Xedapen-data: 2022/03/31
- Argitaratze-data: 2022/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 19ko 113/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Giza Baliabideen Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko (2022ko urtarrilaren 31ko EHAA 21. zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortzen dizkion ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.)
Lehenengoa. Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Santiago egoitza) Giza Baliabideen Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 31.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


