Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematen duena. Dirulaguntzak deitu dira talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sutatzeko 2021eko ekitaldian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematen duena. Dirulaguntzak deitu dira talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sutatzeko 2021eko ekitaldian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2280
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/11
  • Argitaratze-data: 2022/05/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko uztailaren 9an argitaratu zen EHAAn 2021eko ekainaren 15eko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten baita talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sustatzeko.

2021eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, publikotasun-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, xedapen honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda.

Ondorioz, hauxe,

Lehenengoa. Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren II. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek I. eranskinean daude jasota.

Bigarrena. Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren III. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek II. eranskinean daude jasota.

Hirugarrena. Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduaren IV. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)