- AGINDUA, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 4408
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/09/28
- Argitaratze-data: 2016/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Irungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren titularrak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakia: 20009159.
Izen generikoa: Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimendua.
Izen espezifikoa: «Kunsthal».
Titularra: Kunsthal, Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Colon pasealekua 101 - Txanaleta Plaza.
Udalerria: Irun.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 28a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


