- AGINDUA, 2017ko azaroaren 15ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko bokalak izendatzen eta kargutik kentzen baititu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko azaroaren 15ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko bokalak izendatzen eta kargutik kentzen baititu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 5724
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/11/15
- Argitaratze-data: 2017/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko 2016ko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren 2. artikuluaren lehenengo paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, batzorde hori osatzen duten bi kideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak izendatuko ditu, deialdi publikoa egin ondoren.
Bi bokaletako bat, batzordean ez jarraitzeko arrazoi pertsonalak adierazi ondoren, kargutik kendu beharra dago. Ondorioz, beste pertsona bat izendatuko da, kargu hori betetzeko prozedura bukatu ondoren haren ordez aritzeko.
Horrenbestez, 128/2016 Dekretuaren 2.1 artikuluak ematen didan eskumena baliatuz, honako hau
Batzordeburua: Javier Bikandi Irazabal jauna. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria.
Bokalak:
Maria Soledad Gutierrez Rodriguez andrea.
Koldobike Uriarte Ruiz de Eguino andrea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitu Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 10.1.a) eta 46. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 15a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


