- AGINDUA, 2017ko azaroaren 16koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko azaroaren 16koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 5960
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/11/16
- Argitaratze-data: 2017/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Víctor Ricardo Monreal de la Iglesia jauna, berak hala eskatuta, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako izendapen askeko lanpostutik kentzea, 511211 lanpostua 4 dotazioa, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena. Kargu-kentze honek 2017ko azaroaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 16a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


